Edukira joan

Harry d'Abbadie d'Arrast

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harry d'Abbadie d'Arrast
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1897ko maiatzaren 6a
Herrialdea Lapurdi
HeriotzaMonte-Carlo1968ko martxoaren 17a (70 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eleanor Boardman  (1940 -  1968)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0195496 Allocine: 696124 Allmovie: p86527
Find a Grave: 153410488 Edit the value on Wikidata

Harry d'Abbadie d'Arrast, jaiotzez Henri d'Abbadie d'Arrast (Buenos Aires, Argentina, 1897ko maiatzaren 6a - Monte-Carlo, Monako, 1968ko martxoaren 17a) lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea izan zen.

Arnaud Michel d'Abbadie d'Arrast lapurtar ingeniaria eta Katherine Taylor ingelesa gurasoak zituen. Aita Argentinan lanean zegoenean jaio zen. Arkitektura ikasketak burutu zituen baina gaztetatik zinemarekiko interesa izan zuen eta Lehen Mundu Gerra eta gero, George Fitzmauriceren eraginez, Hollywoodera joan zen. Bertan Charles Chaplinen eskutik hasi zen zinema munduan lanean aholkulari artistiko gisa lehendabizi eta zuzendari laguntzaile bezala geroago.[1]

1930ean Frederic Marchekin, Hollywooden geroztiko musika-komediarentzako erreferente garrantzitsua izango zen Laughter filmatu zuen. 1931an, film horretan egindako bere lanari esker, Argumentu onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen, aipamen hori lortzen duen lehen euskalduna izanez.[2]

Samuel Goldwynekin arazoak izan ondoren, Estatu Batuak utzi[3] eta Espainiara jo zuen bere emazte Eleanor Boardman aktore amerikarrarekin. Bertan filmatu zen La traviesa molinera (1934), garaiko espainiar filmik hoberenetariko bat. Baigorriko sendi-gaztelura itzuli zen. Monte-Carlora sarri zihoan joko zalea baitzen.[2] Bertan hil zen 1968an, ahaztuta.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskadiko Filmategia. D'Abbadie D'Arrast , Henri (Harry). .
  2. a b Auñamendi Eusko Entziklopedia. Henry D'abbadie D'arrast. .
  3. Harry d'Abbadie d'Arrast. in: Grand dictionnaire illustré du cinéma. éditions Atlas ISBN 2-7312-0412-4..
  4. Ciment, Michel. (1998). Dizionario Larousse del cinema americano. Gremese editore, 31 or. ISBN 88-7742-184-3..